Kaixo lagunok,

Eguna gainean dugu jada. Mila esker gugan konfiantza izateagatik Eako TXIPIROI SWIM (UZTAILAK 27, 11:00 a.m.) bostgarren edizio honetan. Gauzak ahalik eta ondoen joan daitezen jarraibide hauek prestatu ditugu zuentzat:

1. Eara HURBILTZEKO AUKERAK:

  • BIZKAIBUS: gure web orrian Bizkaibus ordutegiak aurkitu ditzakezue
  • AUTOZ: autoz baldin bazatoz, beste partaide lagunekin autoa partekatzea gomendatzen dizuegu.
  • APARKALEKUA: Ea oso herri txikia izanik, aparkalekuak mugatuak ditu. Beraz, aukerak hauek dira (ikus mapa): Lekeitioko bidean, antzinako fabrika (P2) eta Bedaronako bidean (P3). Inondik inora ezin izango da herri barruan aparkatu (debekatuta baitago) ezta errepidean horiz marraztutako koadrikuletan, bestela autobusa edo ibilgailu handiek ezinezkoa izango dute handik pasatzea.
  • DENBORAZ HELDU: garaiz ibiltzeko, denbora nahikoarekin hurbiltzea gomendatzen dizuegu. Aparkatzen duzun lekutik dortsal bilketa puntura agian 20 minutu egon daitezke eta. 11:00 a.m.-tarako gehienez, dortsala jasota izan beharko duzue.

2. DORTSALAK:

  • Jasotzeko tokia: Eako moila (bi kaleetatik iristen da; jarraibideak izango dituzue).
  • Ordutegia: 09:15 a.m. - 11:00 a.m.
  • Proba ondoren: Eako taberna batetan pintxo bi hartzeko aukera izango duzue. Horretarako dortsala jasoko duzuen poltsan tiket bi aurkituko duzue, tabernaren izenarekin. Tiketaren beste aldean taberna hori non topatzeko mapa duzue. Taberna guztiek parte hartuko dute ekimen honetan.

3. ARAUDIA:

  • Partaide orori TXIPIROI SWIM itsas zeharkaldiko araudia irakurtzea eskatzen dizuegu. Ezinbestekotzat hartzen dugu antolatzaileok partaide guztiak araudiaren jakinaren gainean egotea proba burutu baino lehen.
  • Ea-Kaiarria itsas zeharkaldia / TXIPIROI SWIM ibilbidea ere gure web orrian aurki dezakezue. Ezinbestekoa da ere, zeharkaldiaren ibilbidearen jakinaren gainean egotea proba burutu aurretik.

Denon artean, herria errespetatuz, egun polit bat igarotzea espero dugu. Zuen iradokizun eta laguntasunarekin datozen urteetako edizioak hobetuko ditugu seguru. ESKERRIK ASKO BERRIRO ERE ZUEN KONFIANTZAGATIK!!! URETAN IKUSIKO DUGU ELKAR!

mapa-ea