IZEN EMATEA

Izen-ematea erabat pertsonala da, ezin da transferitu edo elkarbanatu. Izen-emateak araudi dokumentu honen artikulu guztiak betetzeak adierazten du, dortsal erosketa baldintzak barne.Kirol probara gerturatu ezin den eta izena emanda duen partaideak, ezin dizkio bere parte-hartze eskubideak transferitu beste pertsona bati.

Beraz, edozein pertsona, bere parte-hartze plaza beste hirugarren bati transferitu ezkero, pertsona honek egindako edozein ezbehar edo istripuaren erantzule zuzena eta bakarra izango da. Antolakuntza ez da inondik-inora erantzule izango horrelako kasuak ematen direnean. Antolakuntzak eskubidea izango da, horrelako kasuren bat antzematen duenean bai dortsala transferitu duen pertsonari eta baita berea ez den dortsala erabiltzen duena zigortzeko.

Itsaso zein giro baldintza txarren aurrean edota beste ustekabe inportante baten aurrean (adibide: marmoka ugarien agerpena, korronte handiak, haize bolada handiak, etab.) non partaideen segurtasuna bermatzea posiblea ez denean, antolakuntzak eskubidea izango du ibilbidea moldatzeko edota kirol proba bertan behera uzteko. Kasu hauetan, antolakuntzak ez du izen-ematearen diru kantitatea itzuliko.

Izen-ematearen barnean:

  • Eako III· TXIPIROI SWIM 2019 Itsas Zeharkaldian parte hartzeko aukera
  • Istripu asegurua
  • Osasun laguntza / sorospidea kirol proba unean eta bukaeran
  • Janari / edari horniketa kirol proba ostean

Izen-ematea, prezioak:

  • Igeriketan FEDERATUAK: 19 €
  • Igeriketan FEDERATU GABEAK: 22 €

Izen-emateko azken eguna, 2019-eko Uztailak 23

Egunean bertanizen emateko aukera plazarik / dortsalik balego:
Igeriketan FEDERATU eta FEDERATU GABEAK 25 €

TXIPIROI SWIM 2019 kirol probarako izen-ematea, soilik bide hauetatik (internet bidez) burutu daiteke (azken eguna 2019/07/23):
www.txipiroiswim.eus
www.sailkapenak.com

Edo, plazarik balego, kirol proba egunean bertan (2019/07/27, 10:45-ak arte) dortsal banaketa postuaren ondoan.

PARTE-HARTZEA ETA ASEGURUAK

Partaide guztiek kirol proba hau burutzeko osasun egoera egokian daudela baieztatzen dute eta aldi berean ez dutela TXIPIROI SWIM kirol proba egiteko eragozten dieten arrazoien ezagutzarik. Honengatik, igerilariek euren erantzukizunaren gain parte hartzea onartzen dute.

Antolakuntzak jakinarazten du TXIPIROI SWIM kirol probak gogorra dela eta igeriketa ur irekitan burutzean dakartzan arriskuak izango dituela; hori dela eta, parte hartzaileak, prestakuntza ona, esperientzia eta osasun egoera egokia izan beharko dute; horrela ez bada, kirol proba honetan ez parte-hartzearen gomendioa luzatzen dugu.

Ildo honen inguruan, antolakuntzak zalantzak baditu edozein partaideren egoerarekin kirol proban parte hartzeko, mediku agiri ofizial bat eskatuko zaio, non, mediku kolegiatu baten onarpena erakutsiko duen, TXIPIROI SWIM itsas zeharkaldia burutzeko inolako osasun eta segurtasun arazorik gabe.

Honekin jarraituz, antolakuntzak eskubidea izango du, bere irizpidearen arabera baldintza minimoak betetzen ez dituzten partaideak ez onartzeko eta proba egunean dortsala kentzeko.

Parte-hartzea edozein naziotasuneko pertsonei luzatua dago, igeriketan federatuak edo federatu gabeak eta 2001 urtetik aurrera jaiotakoentzat (18 urtetik gorako pertsonentzat gomendatua). Adin txikikoen kasuan (18 urtetatik beherakoak) euren lizentzia federatiboa (Igeriketa Federazioa) aurkeztu beharko dute edo, hori ezean, euren guraso edo tutorearen baimen agiria sinatuta aurkeztu beharko dute dortsala jasotzerakoan.

Adin txikiko (18 urtetatik beherakoak) inork ezin izango du TXIPIROI SWIM kirol proba burutu aurrean azaldutako baimen agiria edo Igeriketa Federazio Lizentzia aurkezten ez badu.

Indarrean dagoen legedia jarraituz, antolakuntzak Erantzukizun Zibileko asegurua kontratatua du eta baita ere Istripu Poliza bat federatu gabeko partaide bakoitzarentzat.

SEGURTASUNA

Segurtasun operatibo bat bermatua dago bai uretan baita lurrean ere. Kirol proba egunean, uretan, segurtasun lantalde hau egongo da: motordun ontzia, SUP-ak, Kayak-ak, GURUTZE GORRIA-ko ontzi profesionalak. Lurrean, osasun zerbitzuak ez dira faltako, bai GURUTZE GORRIA-ko anbulantzia bat eta baita ere, Eako Sorosle Postua ere. Antolakuntzako segurtasun eta osasun zerbitzuak eskubidea izango dute partaideren bat TXIPIROI SWIM kirol probatik ateratzeko arrazoi mediku edo aurrerago azalduko den arrazoiak direla medio.

MATERIALA

Neoprenoaren erabilera baimenduta dago baina ez da derrigorrezkoa. Sariak neopreno barik parte hartzen dutenentzat izango dira eskuragai soilik. Derrigorrezkoa izango da, antolakuntzak banatuko duen igeriketa txanoa erabiltzea, uretako ikuspena eta segurtasun arrazoiengatik. Aparatu elektroniko hauek baimenduta daude, hala nola, erlojuak, pultsometroak edota uretako GPS-ak, baina erabat baztertuta egongo dira (ezin erabili) uretako musika aparatuak edo antzekoak, hau da, segurtasuna bermatuko ez duen edozein gailu edo aparatu. Edozein material osagarri, propultsioa edo flotazioa lagunduko dutena adibidez, ezin izango dira erabili; antolakuntzak erabakiko du, salbuespenik balego, ze material osagarri erabiltzen utziko duen, uzten baldin badu; beti ere ez dira inolako abantailarik utziko ezta partaideen segurtasuna arriskuan jarriko.

JANARI/EDARI HORNIKETA

TXIPIROI SWIM antolakuntzak janari eta edari horniketa ahalbidetuko du proba bukaeran.

PROBA BUKATU ETA BERTAN BEHERA UZTEA

Antolakuntzak beharrezkoa ikusten duen unean eskubidea izango du partaideren bat probatik ateratzeko eta bere parte-hartzea bertan behera uzteko. Beti ere, partaide guztien segurtasuna jarriko da lehentasun bezala.

Partaide baten parte hartzea bertan behera uzteko arrazoiak:

  • Igerilariak denbora limiteak betetzen dituenean (denbora maximoa TXIPIROI SWIM proba betetzeko: 1h 40 min)
  • Baldintza meteorologiko desegokiak proba burutzeko, non partaideen segurtasuna bermatzeko zailtasunak egon daitezke.
  • Igerilari batek deshidratazio seinaleak, hipotermia, neke larria, igeriketa erritmo guztiz geldoa edo igeri egiteko ezintasuna adierazten duen bestelako seinaleak erakusten dituenean.
  • Segurtasun baldintzak eta mugak errespetatzen ez dituzten igerilariak.
  • Igeri egin beharko da segurtasun lan talde teknikoak egiten dituen adierazpenak jarraituz, beti.
  • Igerilari batek sorospena eskatzen duenean beso bat edo biak altxatuz eta mugituz, laguntza seinaleak adieraziz.

PROBA IBILBIDEAREN EGOKITZEA

Baldintza meteorologiko desegokiengatik antolakuntzak ibilbidea aldatu edo egokitu dezake, beti ere, partaideen segurtasuna bermatzen baldin bada.